HIL BUKAERAKO FERIA ELGOIBARREN

Maiatzaren 31an, larunbata, Elgoibarko Kalebarren plaza nekazaritza eta abeltzaintzaren  topagune bihurtuko da. Hil bukaerako feria ospatuko da bertan, goizeko 9:00etatik 14:00etara.  

Baserriko produktuak eta Artalde Artisau Taldearen produktuak eskuragarri izango dira  Kalebarren plazan. 11:00etatik aurrera, Altzolako Auzo Elkarteak taldeak pintxoak prestatuko  ditu Kalebarren plazan Elgoibarko baserri eta harategietako produktuekin. 12:00etik 14:00era,  umeentzako tailerrak egongo dira Kalebarren plazan. Tailer hauen helburua da Elgoibarko  txikienek garaiko produktuak, bertako animaliak eta baserrietako kultura ezagutzea da. Azkenik,  eguerditik arratsaldera, ganadu erakusketa egongo da.  

Elgoibarko herritarrek eta bisitariek bertako produktuez gozatzeko aukera izango dute, baita  landa munduaren aberastasuna gertutik ezagutzeko ere.