Ekainaren 28an, larunbata, Elgoibarko Kalebarren plaza nekazaritza eta abeltzaintzaren topagune bihurtuko da. Hil bukaerako feria ospatuko da bertan, goizeko 9:00etatik 14:00etara.
Baserriko produktuak eta Artalde Artisau Taldearen produktuak eskuragarri izango dira Kalebarren plazan. 9:00etatik aurrera. Urazandiko Jaien Elkarteak, pintxoak prestatuko ditu Kalebarren plazan Elgoibarko baserri eta harategietako produktuekin 11:00etatik aurrera. 12:00etik 14:00era, umeentzako tailerrak egongo dira Kalebarren plazan. Tailer hauen helburua da Elgoibarko txikienek garaiko produktuak, bertako animaliak eta baserrietako kultura ezagutzea da. Azkenik, eguerditik arratsaldera, ganadu erakusketa egongo da.
Elgoibarko herritarrek eta bisitariek bertako produktuez gozatzeko aukera izango dute, baita landa munduaren aberastasuna gertutik ezagutzeko ere.