Hill bukaerako feria Elgoibarren

Otsailaren 22an, larunbata, Elgoibarko Kalebarren plaza nekazaritza eta abeltzaintzaren  topagune bihurtuko da. Hil bukaerako feria ospatuko da bertan, goizeko 9:00etatik 14:00etara. 

Baserriko produktuak eta Artalde Artisau Taldearen produktuak eskuragarri izango dira  Kalebarren plazan. 11:00etatik aurrera, JTSUA TALDEAk Elgoibarko baserri eta harategietako  produktuekin egindako pintxoak prestatu eta salduko ditu. Gainera, eguerditik aurrera, ganadu  erakusketa izango da Kalebarren plazan bertan. 

Elgoibarko herritarrek eta bisitariek bertako produktuez gozatzeko aukera izango dute, baita  landa munduaren aberastasuna gertutik ezagutzeko ere.