- Maiatzak 7, asteazkenean, arratsaldeko 18:30ean egin zen Aita Agirre kulturguneko areto nagusian 2025eko idazlan lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia. Elgoibarko Udalak, Kultura, Euskara eta Gazteria eta Hezkuntza sailen bitartez, antolatu duen VIII. Idazlan lehiaketara 160 lan aurkeztu dira, eta horietako 26 izan dira sarituak.
- Argazki bilduma
Sariak banatzeko ekitaldian, Maialen Gurrutxaga alkateak epaimahaiak egindako lana eskertu du, baita ikastetxeek egindako lana ere, eta sarituak zoriondu ditu. Jarraian, lanak ebaluatzeaz arduratzen diren pertsonei eman die hitza.
Epaimahaia herriko literaturzale eta idazleek osatu dute, hala nola, Jasone Osorok, Jon Eugik eta Iñigo Otañok.
Lehiaketaren helburua da ikasleen artean euskaraz idazteko trebetasuna sustatzea, eta, epaimahaikoen hitzetan, pozgarria izan da aurtengo parte-hartzea. Ildo horretatik, epaimahaiaren ustetan, oso garrantzitsua da Udalak idazteko zaletasuna bultzatzeko eta saritzeko egiten duen ahalegina, baina, jendearengana iristeko, ezinbestekoa da guztien elkarlana. Beharrezkoa da komunikabideek lehiaketari buruzko informazioa zabaltzea eta irakasleek ikasleei lehiaketaren berri garaiz ematea eta lehiaketan parte hartzeko erraztasunak ematea, oinarriak azalduz, parte-hartzera gonbidatuz…
Epaimahaiak originaltasunaren aldeko apustua egin izan du beti, eta, esan beharra dago, aurten, aniztasun handia izan dela. Oso gutxi izan dira errepikatu diren gaiak. Partaideek originaltasun hori bilatzeko saiakera berezia egin dute, eta ondo landu eta idatzitako istorio ederrak ere aurkeztu dira aurtengo lehiaketara.
Bestalde, imaginazioaren haritik, epaimahaiak, aurten adimen artifizialaren gaia aipatu du. Epaimahaikideak ohartu dira partaide gutxi batzuek adimen artifiziala erabili dutela ipuina idazteko. Istorio horiek baztertu egin dira; izan ere, sorkuntzaren oinarria irudimena da, eta adimen artifiziala erabiltzeak irudimena galtzea ekar dezake.
Amaitzeko, epaimahaia pozik agertu da jasotako ipuinekin, bai kopuruari, bai kalitateari dagokionez; eta parte-hartzaile guztiak zoriondu dituzte, eta, bereziki, sariren bat lortu dutenak.
Jarraian, udal ordezkariek eta epaimahikideek sarituen berri eman zuten, eta saritu bakoitzak bere saria jaso zuen: Txankakuako erosketa bonua eta Pitxintxun euskarazko liburu bat eskuratzeko bonua.
Hona hemen sarituak izan direnak eta sariak:
A TALDEA (8 sari):
Diploma, 50 €-ko bonua eta Pitxintxun euskarazko liburu bat eskuratzeko bonua |
Iker Postigo Lopez |
Joaquin Pesle Esnal |
Alma Rescalvo Garcia |
Eneko Iturralde Arrizabalaga |
Luar Maruri Galarraga |
Julen Zubia Ruiz de Gauna |
Eire Soraluze Andonegi |
Iñigo Silva Segura |
B TALDEA (8 sari):
Diploma, 60 €-ko bonua eta Pitxintxun euskarazko liburu bat eskuratzeko bonua |
Ekaitz Leonardo Oñederra |
Paula Sophia Avendaño Moreno |
Maialen Langara Iriondo |
Aisha Hadi Beltran |
Jare Urzelai Abellan |
June Martin Zumeta |
Oihane Meabebasterretxea Sanz |
Maialen de la Maza Barandela |
C TALDEA (4 sari):
Diploma, 80 €-ko bonua eta Pitxintxun euskarazko liburu bat eskuratzeko bonua |
Enara Martinez Plaza |
Paule Elkoro-Iribe Medina |
Nora Iriondo Gurrutxaga |
Ane Cerrejon Rodriguez |
D TALDEA (4 sari):
Diploma, 100 €-ko bonua eta Pitxintxun euskarazko liburu bat eskuratzeko bonua |
Duna Santos Otegi |
Terese Guenetxea Zabala |
Jose Alonso Bilbatua |
Markel Ortiz Etxeberria |
E TALDEA (2 sari):
Diploma, 120 €-ko bonua eta Pitxintxun euskarazko liburu bat eskuratzeko bonua |
Danel Rodriguez Aranburu |
Naroa Ansola Ansotegui |