Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Integralaren  inguruko partaidetza tailerra egingo da ostegunean  Elgoibarren 

Elgoibarko Udala Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Integrala (PIAU) berrikusten eta eguneratzen  ari da, udalerriaren hiri-inguruneko, garraio publikoko eta eraikin publikoetako irisgarritasun baldintzak hobetu asmoz. Egungo plana 2018koa da, eta berrikuspen-prozesuaren barruan,  ekainaren 19an (osteguna), arratsaldeko 18:00etan, Kalebarren plazako Kultur Etxeko hitzaldi  aretoan partaidetza tailer bat antolatu da. 

Prozesuaren lehen fasean herritarrei zuzendutako inkesta publiko bat egin zen. Orain, jasotako  ekarpenen emaitzak partekatu eta ondorio nagusiak parte-hartzaileekin kontrastatzeko unea da.  Tailer honek datorren 8 urteetarako lehentasunak definitzen lagunduko du. 

PIAU berriak irisgarritasuna ikuspegi integratutik aztertuko du: ez soilik espazio fisikoetan, baita  informazio- eta komunikazio-kanaletan ere, Elgoibarko Udalaren mendeko zerbitzu eta arlo  guztietan. Tailerra irekia da eta interesa duen edozein pertsonak parte har dezake.