June Alonso eta Lea Lazarobaster dira San  Bartolome jaien Umeen eta Nerabeen Eguneko  kamiseten irudi lehiaketen irabazleak 

Elgoibarko Udalak antolatutako Umeen Eguneko eta Nerabeen Eguneko kamiseten irudi  lehiaketek badituzte dagoeneko irabazleak. Aurtengo edizioan, June Alonso eta Lea Lazarobaster  Heras izan dira sarituak. 

Umeen Eguneko kamisetaren irudi irabazlea June Alonso da, Lehen Hezkuntzako 4. mailako  ikaslea. Nerabeen Eguneko kamisetaren irudia, berriz, Lea Lazarobaster Herasek sortu du,  Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. mailako ikaslea. 

Aurtengo edizioak berrikuntza bat izan du: irabazle bakoitzak aukeratuko du bere egindako irudia  daraman kamisetaren kolorea. Beraz, umeen irabazleak Umeen Eguneko kamisetaren kolorea  erabakiko du, eta nerabeen irabazleak, Nerabeen Egunekoa. 

Lehiaketan parte hartzeko epea maiatzaren 28tik ekainaren 18ra bitartekoa izan da.  Aurkeztutako lan guztien artean, Egur Arte Tailerreko ikasleek 6 finalista aukeratu zituzten. Lan  horiek ikusgai egon dira joan den ostiraletik ekainaren 24ra arte Kultur Kafean, eta oraindik ere  kontsultagai daude Atxutxiamaika eta Elgoibarko Udalaren webguneetan.