Udaberriko oporraldia aprobetxatuz, Elgoibarko Ludotekak eta Gaztelekuak jarduera anitz eskaini dituzte, eta parte-hartzea nabarmena izan da.
LUDOTEKA
Guztira, 132 haurrek eman dute izena, HH5etik LH6ra bitarteko adinetan. Haurrek aukera izan dute hainbat ekintzatan parte hartzeko, eta nabarmendu behar da egindako jarduera asko haiek ikasturtean zehar egindako proposamenetatik sortu direla.
- LH6ko haurrek Bilbon parte hartu dute eremu birtualeko jardueretan.
- LH5ekoak Amorebietara joan dira paintball saio batez gozatzera.
- LH4 eta LH5ekoek elkarrekin parte hartu dute "Gora Mexiko!" ekintzan, non janari mexikarra prestatzen eta dastatzen aritu diren.
- HH5etik LH3ra bitartekoentzat, txontxongilo tailerra eta familientzako "Mamma Mia" pizza tailerra antolatu dira.
GAZTELEKUA
Gaztelekuaren udaberriko eskaintzak ere oso harrera ona izan du. 88 gaztek eman dute izena aurreikusitako jardueretan. Eguraldi egokiak ahalbidetu du programatutako ekintza guztiak normaltasunez gauzatzea eta hezitzaileek eta gazteek oso balorazio positiboa egin dute.


