Ludotekako Udako eskaintzan Izena emateko epea zabalik dago oraindik

Aurtengo Ludotekako Udaleku Irekiak gero eta gertuago daude, eta oraindik plazak libre daude parte hartu nahi duten haurrentzat. Hala ere, dirulaguntzak eskatzeko epea apirilaren 23an amaitzen da.

Hona hemen eskaintza osoa, adin-tartearen arabera:
• LH1, LH2 eta LH3
o Ekainaren 23tik uztailaren 18ra
o 10:00–13:00 (Ostegunetan 10:00–16:00)
o Zaintza zerbitzua: 08:30–10:00
o Kuota: 100€ (zaintza: 40€)
o Astean behin: tailerrak, hondartza eta igerilekura irteerak, egun pasa eta sukaldaritza tailerra
• LH4
o Ekainaren 30etik uztailaren 4ra
o Astelehena, asteazkena eta ostirala: 10:00–14:00
Asteartea eta osteguna: 10:00–16:00
o Kuota: 60€
o Egitaraua: tailerrak, erronka jolasak eta egun pasak
• LH5
o Uztailaren 7tik 11ra
o Astelehena, asteazkena eta ostirala: 10:00–14:00
Asteartea eta osteguna: 10:00–16:00
o Kuota: 60€
o Egitaraua: tailerrak, erronka jolasak eta egun pasak
• Udaleku Itxia – Orion (LH6)
o Ekainaren 20, 21 eta 22
o Irteera: Ekainaren 20an, 16:00etan Ludotekatik
Itzulera: Ekainaren 22an, 16:00etan Ludotekara
o Kuota: 60€
o Egitaraua: hondartza, igerilekua, talde ekintzak, gaubela eta festa
Izena emateko epea irekita dago eta plaza kopurua mugatua da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitezte harremanetan Ludotekarekin.