Datorren maiatzaren 17an, Zientzia Azoka egingo da Sigmako probalekuan, Aurtengo Zientzia Azokan bi aldaketa nagusi izango ditugu: alde batetik, azoka Sigmako probalekuan izango da 11:00etatik 14:00etara, eta bestetik, Tailer Zientifikoetan parte hartzeko izen-ematea online egingo da.
Taileterretan parte hartzeko izen-emateak maiatzaren 15era arte jasoko dira. Honetarako, esku orrian agertzen diren tailerretatik ordu bat aukeratu, klikatu eta formularioa bete beharko da. Aukeratutako ordua beteta badago, ohar bat aterako da abisu batekin eta libre dagoen beste ordu bat aukeratu beharko da.
Gainera, Zientzia Azokan informazio puntu bat egongo da azokaren bestelako informazioa emateko. Horrela, tailer bakoitza non dagoen kokatuta edota norbera zer tailer zientifikotan apuntatuta dagoen bertan argitu ahalko da.