18:30ean izango da, Udaletxeko Areto Nagusian. Udaleko you tube kanalean jarraitu ahal izango da zuzenean.
Honako gai hauek aztertuko dira:
LEHENENGOA.- 2025eko martxoaren 11n egindako bilkuraren akta onartzea.
BIGARRENA.- Udalaren eta Udal Kirol Patronatuaren 2024ko ekitaldiari dagokion aurrekontuaren likidazioaren berri ematea.
HIRUGARRENA.- 2025eko ekitaldiko Udal Aurrekontua aldatzeko kreditu txertaketa bidez, 1/2025 zenbakia duen espedientearen berri ematea.
LAUGARRENA.- 2025eko ekitaldiko Udal aurrekontuaren kredituak, transferentzia bidez aldatzeko, 2/2025 zenbakia duen espedientea onartzea
BOSGARRENA.- 2025eko ekitaldiko Udal aurrekontuaren kredituak, kreditu gehigarrien bidez, aldatzeko, 3/2025 zenbakia duen espedientea onartzea.
SEIGARRENA.- Mª Jose Arambarrik Elgoibarko Ekiola parke fotovoltaikoaren plan berezia behin betikoz onartzen duen akordioaren aurka jarritako birjarpen errekurtsoa.
ZAZPIGARRENA.- Alkatearen eskumenak eskuordetzeko dekretuaren berri ematea.
ZORTZIGARRENA.- Eskariak eta Galderak.