Merkataritza babesteko neurriak egingo den sokamuturraren harira

Elgoibarko Udalak eskerrak eman nahi dizkio Txankakuari, sokamuturra egiteak herriko erdiguneko saltokietan dituen ondorioei buruz bidalitako idatziagatik. Azaldutako kezkak ulertzen eta baloratzen ditu, eta eskertzekoa da merkatariek erakusleihoak babesteko eta jai-egunetan jarduerari eusteko egiten duten lana.

Udalak beti hartu ditu babes-neurriak eta aurrerantzean ere hartuko ditu, besteak beste, aseguru bat kontratatuz eta sortzen diren kalteak estaliz, orain arte egin izan den bezala. 2023az geroztik, Txankakuaren bidez ematen den dirulaguntzan sokamuturraren babes-gastuak sartzeko aukera ere badago. 

Bestalde, 2019tik 2025era hirukoiztu egin dira merkatarientzako dirulaguntzak: 49.000 euroko partida batetik 142.000 euroko partida batera. Halaber, establezimendu batek kalteak baditu edo zailtasun bereziren bat badu, Udalak laguntza eskainiko dio une horretan behar duen babes guztia emateko.

Azkenik, Udalak eskerrak eman nahi dizkio Txankakuari Elgoibarko merkataritza-sarearekiko erakusten duen konpromisoarengatik eta inplikazioagatik. Udalak, bestalde, elkarrizketarako eta lankidetzarako prest jarraituko du.