Mintxetako igerilekuak datorren ekainaren 14an irekiko dira, eta irailaren 14ra arte egongo dira zabalik, 2025eko udako denboraldian. Azken urteetan bezalaxe, herritarrek aire zabaleko espazio honetaz gozatzeko aukera izango dute uda osoan.
Ordutegia, astelehenetik ostiralera 11:00etatik 20:30etara izango da eta asteburu eta jaiegunetan 10:00etatik 20:30etara. Abuztuan eta irailean itxiera ordutegia 20:00etara aurreratuko da.
2024ko udan 40.210 pertsona inguruk erabili zuten igerilekua, abonatu gisa, eta aurten ere partaidetza handia espero da.
Ekainaren 14ko irekiera eguna: jarduera bereziak
- 17:00etan, dantza urbanoko master class bat eskainiko da igerilekuko berdegunean. Saioa irekia izango da, eta bertan daudenek doan parte hartu ahal izango dute.
Sarrerak eta abonuen prezioak
- Sarrera arruntak
- <18 urte: 4,50 €
- ≥18 urte: 6,50 €
- 5 sarrerako bonua
- <18: 20,00 €
- ≥18: 30,00 €
- Udako abonamenduak (Mintxetako igerilekuetarako)
- Banakakoa <18 urte: 93,00 €
- Banakakoa ≥18 urte: 103,00 €
- Jubilatua (>60 urte): 93,00 €
- Jubilatu familiarraren abonua (>60 urte): 171,00 €
- Ikasleak: 86,00 €
- Abonu familiarrak: 206,00 €
- Behar bereziak dituzten pertsonak: 93,00 €