Othman eta Andoni, Elgoibarko Bizilabeko gazteak,  sarituak izan dira Elhuyar Zientzia Azokan 

Gaur, ostirala, ekainaren 13an, Elgoibarko Udalak opari berezi bat banatu die Othman  Achahboun Akoudad eta Andoni Pato Sierra gazteei, Elgoibarko Bizilaben parte hartzen duten  ikasleei, Elhuyar Zientzia Azokan lortutako arrakastagatik. 

Bi ikasle hauek DBH 1. eta 2. mailako hirugarren saria eskuratu dute “Lyme gaitza saihesten  laguntzen duen aplikazioa” izeneko proiektu interesgarri eta baliotsuarekin. Zorionak bi ikasleei  egindako lan bikainagatik eta zientziarekiko erakutsitako interesagatik! 

Opari modura, Elgoibarko Udalak Mintxeta eta Olaizaga kiroldegietako instalazioak erabiltzeko  udako bonu familiarra eman die. Bonua erabilgarri egongo da ekainaren 14tik irailaren 14ra arte. 

Ekitaldia gaur ospatu da, eta gazteei oparia emateaz gain, momentua behar bezala jaso da,  gazteen lana balioan jarri eta Elgoibarren gazteek zientzian egiten duten lana bistaratuz. 

Eskerrik asko Othman eta Andoni egindako lanagatik, eta zorionak berriro ere zuen sariagatik!