Pertsona nagusientzako Eguneko Arreta Zerbitzu  berriak 18 erabiltzaile ditu 

Eguneko Arreta Zerbitzua, Bizitzen Fundazioak kudeatua, iazko amaieran esleitu zen, eta  dagoeneko 18 pertsona ari dira bertan parte hartzen. Horrez gain, 5 lagun daude itxaron zerrendan. Zerbitzu hau udalerriko adinekoen autonomia eta bizi-kalitatea hobetzeko  helburuarekin eskaintzen da. 

Zerbitzua astelehen, asteazken eta ostiraletan eskaintzen da Jubilatuen Biltokiko erabilera  anitzeko gelan, goizeko 10:00etatik 13:00etara. Bi profesional arduratzen dira saio horiez, eta  bertan estimulazio kognitiboa eta mendekotasuna atzeratzeko terapiak lantzen dira. 

Zerbitzua adineko pertsona autonomoentzat edo mendekotasun maila arina dutenentzat  pentsatua dago, eta horien senideei ere atseden eta laguntza eskaintzen die. Gizarte  zerbitzuetatik egiten dira eskaerak eta Gizarte Zerbitzuen baliabide-sarearen baitan kokatzen da.  

Zerbitzuaren balorazioa oso ona izan da, eta eskaintza hobetzeko eta erabiltzaileen beharretara  egokitzeko asmoz, zerbitzuaren eta egungo eskariaren jarraipen zehatza egiten ari gara