San Bartolome 2025: Kartel lehiaketa martxan da  Elgoibarren 

Elgoibarko Udaleko Kultura Sailak 2025eko San Bartolome Jaietako kartel ofiziala aukeratzeko  lehiaketa jarri du martxan. Parte hartzea irekia izango da 18 urtetik gorako pertsona guztientzat,  eta lanak aurkezteko epea 2025eko ekainaren 20an, eguerdiko 13:00etan amaituko da. 

Teknika librea izango da eta egindako lanek 225 mm x 225 mm-ko neurria edo proportzionala  izan beharko dute, gutxienez 300 ppp-ko bereizmenean. Adimen Artifizialaren bidez sortutako  lanak ez dira onartuko. 

Kartel guztietan “ELGOIBAR, SAN BARTOLOME JAIAK 2025” testua agertu beharko da. Egile  bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango ditu, eta horiek originalak eta argitaratu gabeak  izan beharko dute. 

Lehiaketak 800 euroko sari bakarra ezartzen du irabazlearentzat, eta lanak Aita Agirre  kulturgunean entregatu behar dira, lehiaketako oinarrietan jasotzen den moduan, lelo baten  bidez identifikatuta eta egilearen datuak gutun-azal itxi batean aurkeztuta. 

Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da, eta saritutako lana Udalaren jabetzapean  geratuko da, argitaratzeko eta zabaltzeko eskubide osoekin.

Oinarriak (PDF)