Aurtengo San Bartolome jaixetako kartel lehiaketako irabazlea Irati Uzkudun elgoibartarra izan da. Herriko jaiak eta giroa bikain islatzen dituen kartelarekin,, epaimahaiaren arreta bereganatu du. Irati ez da berria sarien artean, izan ere, Danborradako kartel irabazlea ere berak sortu zuen
Elgoibarko Udaletik zorionak eman nahi dizkiogu Iratiri bere sormenagatik, eta eskerrik beroenak parte hartu duten guztiei. Kartel irabazlea izango da aurtengo jaien irudi ofiziala.