Urtero bezala, datorren astelehenean, ekainaren 23an, egingo dira San Juan Su ezberdinak Elgoibarren. Aurten, guztira, bi gune izango dira suetarako: Basarte kalea eta Errezabaleko aparkalekua. Santa Ana kalean egin diren obrak direla eta, bertan ez suak ez egitea eta aurten Errezabaleko aparkalekua kokaleku berri bezala jartzea erabaki du Udalak, San Juan suetaz gozatzen jarraitzeko.
Udalak herritarrak gonbidatzen ditu jaiez arduraz eta arretaz gozatzera, guztion ongizatea zainduz.