Elgoibarko Udalak jakinarazten du Trinitate Jaiak direla eta, hainbat aldaketa egongo direla garraio publikoan datozen egunetan.
Alde batetik, Udalbus zerbitzuan aldaketak izango dira. Ekainaren 13an eta 14an, Udalbusa ez da Aita Agirrera sartuko. Erdiguneko jai-ekitaldiak direla eta, ibilbidea moldatu egingo da egun horietan, ohiko zerbitzua ahalik eta modurik egokienean mantentzeko.
Bestetik, Ekainaren 14an, larunbatean, doako taxi zerbitzu berezia eskainiko da herrian, 00:00etatik 06:00etara. Zerbitzua Txarridunako errotondatik abiatuko da, eta udalerri barruko ibilbideetara mugatuta egongo da. Ilara eta txanda errespetatzea eskatzen da, antolaketa egokia bermatzeko. Zerbitzu hau Elgoibarko Udalaren eta Lila emakumeen etxearen arteko elkarlanaren emaitza da, jaietan segurtasuna eta irisgarritasuna bermatzeko helburuz.