Udako kirol kanpusak Elgoibarren

Elgoibarko Udalak eta Udal Kirol Patronatuak 2025eko udarako bi kirol kanpus antolatu dituzte,  adinaren arabera bereizita. Jarduerak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitartean izango dira,  astelehenetik ostiralera, 9:30etik 12:30era, Mintxetan hasita. 

  • ELGOIBARKO KIROL UDALEKUAK 2025: 2013 eta 2018 artean jaiotako haurrentzat.
  • GOI MAILAKO KIROL UDALEKUAK 2025: 2009 eta 2012 artean jaiotako gazteentzat. 

Bi kanpusetan jarduera anitz eskainiko dira: atletismoa, futbola, herri kirolak, padela, tenisa,  patinajea, eskubaloia, mendi irteerak, saskibaloia, jolasak, spinning, zumba, eskalada, bizikleta,  altxorraren bila, Mintxetako igerilekuak eta ur jolasak. 

Izena emateko epea apirilaren 30etik ekainaren 6ra arte izango da. Parte hartzeko interesa  dutenek olaizagakiroldegia@elgoibar.eus helbidera idatzi beharko dute.

  • Prezioak:
    • Bazkideak: 122 €
    • Ez bazkideak: 134 €
    • %70eko deskontua gizarte izaerako dirulaguntza jasotzen dutenentzat.
    • %30eko deskontua guraso bakarreko familientzat.