Udal Kirol Patronatua

Eginkizun eta jarduera nagusiak:

Elgoibarko Udal Kirol Zerbitzua 1991 urtean sortu zen, elgoibartar guztiek kirola egiteko dituzten aukerak bultzatzeko asmotan. 1996an, udal zerbitzu hori autonomiadun erakunde bilakatu zen. Horri esker, arintasun eta aukera aniztasun handiagoa eman zaio udalerriko kirol gestioari. Azken hamarkada honetan, Udalak lan egin du helburu horiek lor daitezen. Ildo horretatik, kalitatezko azpiegitura eta kirol jarduera berriak sortu dira herrian, kirol-elkartegintza bultzatu da, eta Eskola Kirola koordinatzeko lana egin da.

Gaur egun, Udal Kirol Patronatuak kalitatezko azpiegiturak eta zerbitzuak ditu, kirol-jarduera eskaintza handi hori burutu ahal izateko. 3.550 abonatu ditugu. Urtean zehar, gure instalazioak 100.000 aldiz baino gehiago erabiltzen dira. Gure urteroko aurrekontua milioi bat eurotik gorakoa da, eta autofinantzazioa %60 baino handiagoa. 18 kirol elkarte daude Elgoibarren eta 450 umek eman dute izena Eskola Kirola programan. Hori gogoan izanik, konturatu ahal izango gara zer nolako pisua hartu duen erakunde honek 11.700 biztanle  dituen herri batean.

Eskaintzen diren zerbitzuak:

Instalakuntzak

Ikastaroen eskaintza

NahiDozunian

Instalazioen erreserbak online

Osaera:

Arloburua: Iñigo Loiola
Zuzendaria: Ramón Mujika
Administraria: Esther Lizarriturri

Lotutako berriak:

Alcorta Forging Group enpresara bisita:  etorkizuneko erronkei aurre egiteko lankidetzan 

Alcorta Forging Group enpresara bisita:  etorkizuneko erronkei aurre egiteko lankidetzan 

2025-07-04
Elgoibarko Udalak, Alcorta Forging Group enpresa bisitatzeko aukera izan du gaur goizean,  Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Ekonomikoko diputatuarekin batera. Bisitaldi...
[+ info]
Elgoibarko Udalak ekintzailetza sustatzeko eta  tokiko jarduera ekonomikoei laguntzeko 2025eko  dirulaguntzen deialdia jarri du abian 

Elgoibarko Udalak ekintzailetza sustatzeko eta  tokiko jarduera ekonomikoei laguntzeko 2025eko  dirulaguntzen deialdia jarri du abian 

2025-07-03
Elgoibarko Udalak 72.000 € bideratuko ditu dirulaguntza horiek emateko, eta eskabideak  aurkezteko epea 2025eko azaroaren 30ean amaituko da (egun hori...
[+ info]