- Elgoibarren boluntario gisa Elikagaien Bankuari lagundu nahi diotenek lehenbailehen jakinarazi beharko dute 943 74 05 26 telefonora deituta edo Elgoibarko Jubilatuen Biltokiko bulegoetara bertaratuta.
Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Jubilatuen Biltokiak, Gipuzkoako Elikagaien Bankuak datorren maiatzaren 23an eta 24an egingo duen Udaberriko Elikagaien Bilketan parte hartzera animatzen dute.
Txandak antolatuko dira, bai ostiralean, bai larunbatean. Txandarako ordutegia eta merkataritza boluntarioen kopuruaren araberakoak izango dira.
Udaberriko kanpaina honek elikagaien eta/edo bonuen bidezko dohaintza sustatuko du Eroski, BM-Netto eta Mercadona supermerkatuetan.
Elgoibarren boluntario lanak eginez Elikagaien Bankuari lagundu nahi diotenek lehenbailehen jakinarazi beharko dute 943 7405 26 telefonora deituz edo Elgoibarko Jubilatuen Billekuko bulegoetara zuzenean joanez.
Boluntarioen laguntza ezinbestekoa da, kanpainaren arrakasta denda eta ordutegi guztiak bete ahal izateko boluntario kopuruarekin hertsiki lotuta baitago. Pertsonen prestasun azkarrak, gainera, kudeaketa erraztuko du.