Usatorreko semaforo berria martxan jarri da 

Usatorreko semaforo berria jada martxan dago eta trafikoaren segurtasuna nabarmen hobetuko  du gunean. Instalazio berriak auzoko irisgarritasuna eta oinezkoen babesa indartzeko helburua  du. 

Obrak joan den hilabetean hasi ziren N-634 errepideko bidegurutze batean, eta TRANSPORTES  ORSA, S.L. enpresak gauzatu ditu, 152.611,54 euroko (BEZik gabe) aurrekontuarekin. Jarduketen  artean, oinezkoentzako semaforo bidezko pasabide berria ezarri da, ikusgarritasuna hobetzeko  bi farola berri instalatu dira eta pasabidearen konfigurazioa aldatu da erabiltzaileen segurtasuna  bermatzeko. Gainera, marka horizontalak mantendu dira, horma-barandak jarri dira ibilgailu eta  oinezkoen espazioak bereizteko, eta irisgarritasun-rampa bat eraiki da hegoaldeko espaloian,  eraikinetara sarrera errazteko. 

Obrak amaitu ondoren, semaforoak funtzionamenduan jarri dira, eta dagoeneko igarri da  aldaketa positiboa zirkulazioan. Eremuak oinezkoen pasabide seguruagoa eskaintzen du, batez  ere adinekoentzat, haurrentzat eta mugikortasun urriko pertsonentzat. 

Semaforo berri hau da auzoaren berroneratze planaren lehen urratsetako bat, eta etorkizunean  beste hobekuntza batzuk egitea aurreikusten da, betiere bizilagunen beharrak eta iritziak  kontuan hartuta.