Uztailetik aurrera, agenda kulturala modu digitalen  bidaliko da  

Elgoibarko Udalak jakinarazi nahi du uztailaren 1etik aurrera agenda kulturala ez dela etxe  guztietara paperean bidaliko, urtez urte egin izan den moduan. Hemendik aurrera, formato  digitalean eskuragarri izango da, eta hala nahi dutenek formatu fisikoan jaso ahal izango dute  hiru gune hauetan: 

  • HAZ (Herritarren Arreta Zerbitzua) 
  • Aita Agirre kulturgunea 
  • Jubilatuen Biltokia 

Neurri hau hartzeko arrazoi nagusiak bi dira: ingurumen-inpaktua murriztea eta herritarren  kontsumo-ohitura berrietara egokitzea. Azken urteetan gero eta jende gehiagok kontsultatzen  du agenda mugikorretik edo ordenagailutik, eta horrek bultzatu du Udal Kultur Sailak aldaketa  hau egitea. 

Horrela, papera aurreztu eta baliabide publikoen erabilera arduratsuagoa egitea lortu nahi da,  jasangarritasuna helburu hartuta. 

Eskerrak eman nahi dizkie Udalak herritarrei egokitzeko prestutasunagatik eta kultura  eskaintzarekiko erakusten duten interesa.