Kirol patronatua

Eginkizun eta jarduera nagusiak:

Elgoibarko Udal Kirol Zerbitzua 1991 urtean sortu zen, elgoibartar guztiek kirola egiteko dituzten aukerak bultzatzeko asmotan. 1996an, udal zerbitzu hori autonomiadun erakunde bilakatu zen. Horri esker, arintasun eta aukera aniztasun handiagoa eman zaio udalerriko kirol gestioari. Azken hamarkada honetan, Udalak lan egin du helburu horiek lor daitezen. Ildo horretatik, kalitatezko azpiegitura eta kirol jarduera berriak sortu dira herrian, kirol-elkartegintza bultzatu da, eta Eskola Kirola koordinatzeko lana egin da.

Gaur egun, Udal Kirol Patronatuak kalitatezko azpiegiturak eta zerbitzuak ditu, kirol-jarduera eskaintza handi hori burutu ahal izateko. 3.550 abonatu ditugu. Urtean zehar, gure instalazioak 100.000 aldiz baino gehiago erabiltzen dira. Gure urteroko aurrekontua milioi bat eurotik gorakoa da, eta autofinantzazioa %60 baino handiagoa. 18 kirol elkarte daude Elgoibarren eta 450 umek eman dute izena Eskola Kirola programan. Hori gogoan izanik, konturatu ahal izango gara zer nolako pisua hartu duen erakunde honek 11.700 biztanle  dituen herri batean.

Eskaintzen diren zerbitzuak:

Instalakuntzak

Ikastaroen eskaintza

NahiDozunian

Instalazioen erreserbak online

Udal Kirol Patronatua

Olaizaga Kiroldegia, San Roke Kalea, 1, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

Nola iritsi

Telefonoa:

943 74 44 15

Osaera:

Arloburua: Ricardo Astigarraga
Zuzendaria: Ramón Mujika
Administraria: Esther Lizarriturri

Lotutako berriak:

Ludotekako Udako eskaintzan Izena emateko epea zabalik dago oraindik

Ludotekako Udako eskaintzan Izena emateko epea zabalik dago oraindik

2025-04-16
Aurtengo Ludotekako Udaleku Irekiak gero eta gertuago daude, eta oraindik plazak libre daude parte hartu nahi duten haurrentzat. Hala ere,...
[+ info]
Nerabeentzako “Ongizate emozionala” tailerra Elgoibarren

Nerabeentzako “Ongizate emozionala” tailerra Elgoibarren

2025-04-15
Elgoibarko Gaztelekuan egingo da “Ongizate emozionala” izeneko doako tailerra datorren  maiatzaren 14an, 18:00etatik 20:00etara. Treba Nerabeak programaren barruan kokatzen den...
[+ info]

Agenda

Ekitaldiak

Ez daude ekitaldirik.