Zientzia Azoka ospatu zen joan den larunbatean Elgoibarren, arrakasta handiz 

Joan den larunbatean, Elgoibarren ospatu zen Zientzia Azoka, eta aurten ere STEAM hezkuntza proiektuak eta zientzia tailerrak izan ziren protagonista. Azoka aurten Sigma probalekura aldatu  zen, eta aldaketa horrek harrera  oso positiboa izan zuen parte-hartzaileen artean, espazioa  zabalagoa zelako eta eguraldirako egokiagoa zelako. 

Guztira, 32 proiektu aurkeztu ziren, eta horietan 267 ume, gazte eta nerabek parte hartu zuten,  euren ikastetxeetako STEAM proiektuen emaitzak erakutsiz. Bestalde, zientzia tailerretan 578  plaza eskaini ziren eta plaza guztiak bete ziren, parte-hartze handiaren erakusgarri. 

Publiko ugari gerturatu zen Zientzia Azokara, eta bisitarien zein erakundeen (ikastetxe eta  enpresen) aldetik balorazio oso ona jaso zuen. 

Izen-emate sistemak hobetzeko aukera batzuk utzi dituen arren, parte-hartzaileek online izen ematea eskertu zuten, egun berean bertan izena ematearen aldean. Horrek antolatzaileentzako  dinamika erraztu zuen, informazio puntua gainkargatu gabe, eta hala ere, plaza libreak bertan  osatu ahal izan ziren. 

Zientziarekiko interesa eta parte-hartzea handitzen doaz Elgoibarren, eta Zientzia Azoka bezalako  ekimenek horretan laguntzen jarraitzen dute.